Trokaolatarrak - gilkitxaro antzerki taldea - 2001

TROKAOLATARRAK Gilkitxarok sortu duen laugarren antzezlana da. Aligiri-Otumetxu baserrian ama alaba diren hiru emakume alargun bizi dira, Trokaolatarrak. Etxean bizi ziren gizonezkoen heriotza misteriotsuak gertatu baziren ere, herrian ez dituzte erruduntzat hartzen, bai, aldiz, pekataritzat. Nola liteke gizonezko barik hiru emakumek baserria aurrera ateratzea?

Margaritak, Fundación de las Margaritas erakundeko emakume aberatsak, Aita Domekaren, herriko apaizaren, zerbitzuaz eta laguntzaz baliatuta, Trokaolatarrak bideratu nahi izango ditu, beti ere Don Claudio Sánchez de Albornoz, herriko jabearen babespean.

Baserriko txerriak bizirik eta gero eta lodiago dauden bitartean, Aligiri-Otumetxu baserrian txarriboden ospakizunek aurrera jarraitzen dute. Txarriak izango dira, hain zuzen ere, komedia honen gidariak. Animalien ohiturak galtzen doazen heinean, txerriak pertsonen bizioak ikasten joango dira. Menpekotasuna, familia, boterea eta zintzotasuna bezalako baloreak kolokan jarriko dira obran zehar.

  


testuari buruz

Atzoko euskal teatroak baserria eta herri xehearekin lotura sendoa zuen. Erlijioak aurreko gizartean zuen pisuaren erakusle zen antzerkia ere. Ohiturak, tradizioak eta batez ere, eragin handia zuten, siniskeriak etengabeak dira TROKAOLATARRAK antzezlanean.

Gaur egungo gizarteak nekazal eta baserri giroan bere burua islatuta ikusten ez badu ere, oraingo bizimoduak dituen osagai asko agertuko da antzezlanean: boterea lortzeko lehia, dirua eskuratzeko garra; kontrol iraunkorra azken finean. Edo hobe esanda, kontrola galtzearen beldur etengabea. Kontrola edukitzeak berez dakar domeinua eta agintea hondoratzearen egonezina. Gezurra eta faltsukeriaren laguna den inposaketan ondorioztatzen da beldur hori. Hori da gizakiari datxekion justizia bidegabeenaren bilaketa. Bakoitzaren justizia, norberarena, bakarrean bihurtzeko arriskutan dagoen zuzenbidea da. Norberekerian kaosa kolektibitatearen, taldearen, irudiaren atzean estaltzen da, familian, herrian edota edozein estamentutan. Itzelezko zorigaitza estaltzen duten beste komeria askotan bezala umorea da gure inguruari eraso egiteko aukeratu dugun arma.

TROKAOLATARRAK antzezlanean agertuko diren ohitura eta tradizioari buruzko erreferentziak Azkueren ikerketetan oinarrituta daude batez ere. Bestalde Gabriel Arestiren antzerki lanak gogoratuz, eta omenduz, bere teatroaren aipuak izan badaude. Horretaz gain ezagunak ere diren Mogelen Peru Abarkaren gisako pertsonaiak, edota ezagunak ez diren gure inguruko arbasoen presentzia aurki daiteke TROKAOLATARRAK osatzen duten pertsonaien atzean. Fredi Paia bertsolariak, gainera, antzezlanarentzat beren beregi bertso sorta bat prestatu du. Musika ezberdinek, euskal tradizionalak zein elektronikoak, girotzen dute obra.

Agerraldi bakar batean gertatzen den baserri komedia da TROKAOLATARRAK. Bederatzi pertsonaien arteko harremanak eta gora beherak dira agertuko direnak. Istorio honetako protagonistak eta aurretik zegoen mundu orok obraren sarean eroriko dira. Guztira hamabost eszena arinek kaosean bukatu behar duen tentsioa areagotuko dute.

Galder Perez 2001eko urtarrilean


 

pertsonaiak

TXARRIA .................................. Ane Zabala Gabikagogeaskoa

TXARRIA .............................................................. Eider Olaziregi

TROKAOLATAR JUANA BIXENTA ................. Amaia Escudero

TROKAOLATAR FRANTZiSKA ........................... Ane Rotaetxe

TROKAOLATAR INAXIA ................................ Maider Amezaga

MARGARITA ............................................... Mentxu Amunategi

AITA DOMEKA ...................................................... Galder Perez

KARLOS ................................................................. Jonan Lekue


fitxa teknikoa 

Ideia ...........................................................................GILKITXARO

Testua .......................................................................... Galder Perez

Bertsoak ...........................................................................Fredi Paia

Eszena zuzendaritza ..................................... Mentxu Amunategi

Txarrien diseinua ..................................................... Aidi Delgado

Irudiak ................................................................ Maider Amezaga

Argazkiak ............................................................. Ziortza Morales

Off ahotsa ........................................................... Iratxe Fresneda

 

GARRAIOA ............................................................. Txarli & Bittor

TXiSPAS ................................................Harkaitz Diaz Letamendi

    

trokaolatarrek eginiko agerraldiak

2001

  Maiatzak 11 DEUSTUKO GAZTE LOKALA        

Maiatzak 27 DEBAKO XV. ANTZERKI ASTEA

Ekainak 2 GASTEIZKO GAZTETXEA          

Ekaianak 14 KALDERAPEKO (Bilbo)           

Ekainak 23 TXOMIN ETXEA (Donosti)      

Urriak 5  -  MENDARO 

Urriak 20 - DURANGO, SAPUETXE GAZTETXEAN

Azaroak 11  -  BERA, Zizka ostatuan

Azaroak 18  -  MUTRIKUKO EDERRENA ZINEMA 

Azaroak 30  - BILBO, San Inaxioko Intxixu ikastolan 

Abenduak 2 igandea - ATXONDOKO GAZTETXEAN

2002

Otsailak 9, LEIOA (Gaztetxean)

Martxoak 25, BILBOKO KAFE ANTZOKIAN                 

Apirilak 13, ZAMUDIO (Gazte eguna)

Apirilak 18, LIZARRAN (musika eskolan)

Apirilak 19, BILBO (Urretxindorra Ikastola)

Apirilak 21, ZIBURU  (Tana Tabernan)

Maiatzak 10, ETXEBARRI (Kultur etxean)

Maiatzak 24, BERGARA (Gaztetxean 21.00etan)

           

LAGUNTZAILEAK 

Deustuko Gazte Asanblada

Blokin etxea




directNIC Search
Hosted by directNIC.com